Zanbuila

Zanbuila

Itziar, 39 urteko erizaina, krisi existentzial batean murgilduta dago, eta azken momentuko gertakari batek sentipen hori areagotuko du. Lanaren ondorioz ezagutuko duen beste belaunaldi bateko emakume batek, eta haren alabak, gauzak birplanteatzera eramango dute. Horrela, premiazko hausnarketa batean murgilduko da, itsasora zanbuila eginez.

Kostaldeko hainbat emakumerekin egindako elkarrizketen ondorioz, euren historiak kontatzea beharrezkoa dela sentitu dugu. Helburua ikusi eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak plazaratzea da.

Hori da ZANBUILA: gaur egungo zein beste belaunaldi batzuetako emakumeen bizitzetara salto egitea, ahizpatasuna erdigunean jarriz.

category
Tipo
evento
style
Categoría
Teatro
location_city
Municipio
Tolosa
event
Inicio
29/05/2026
event_busy
Fin
29/05/2026
schedule
Horario
20:00
euro
Precio
10 €
store
Lugar
Leidor Aretoa

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.