Claves para entender el misterio de la cuántica

Claves para entender el misterio de la cuántica

Fisika kuantikoak materiaren eta energiaren portaera aztertzen du partikula atomikoetan eta azpiatomikoetan. Begi hutsez ikusezinak izan arren, gure errealitatearen euskarri dira. Mundu mikroskopiko horretan agintzen duten legeek ez dute fisika klasikoan bezala funtzionatzen, ez diote eguneroko logikari erantzuten eta matematikaren bidez bakarrik deskriba daitezke. 

Paradoxikoa izan daitekeen arren, probabilitatez eta ziurgabetasunez beteriko unibertso kuantiko honek zehaztasun handiko erremintak sortu ditu, hala nola laserra, erresonantzia magnetikoa edo zuntz optikoa. Gainera, partikula atomikoen eta azpiatomikoen kontrolak gaur imajinatu bakarrik ditzakegun teknologiak garatzeko bidea ireki dezake, material edo botika berrien diseinuan eta sorkuntzan aplikatu ahalko genituzkeenak. 

Kuantikaren inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk argitzeko asmoarekin, Aitor Bergara Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika Kuantikako katedradun eta EHU Quantum Centerreko zuzendariak Kuantikaren misterioa ulertzeko gakoak hitzaldi-solasaldia eskainiko du datorren asteazkenean, urtarrilak 21, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian. 

Hitzaldian, Bergarak fisika kuantikoa benetan zer den azalduko du, zergatik dagoen hain puri-purian eta nola ari den eraldaketa teknologikoak bultzatzen konputazioa, sentsoreak edo komunikazioak bezalako arloetan. Berak laburbiltzen duen moduan, mundua kuantikoa da; horri probetxua nola atera ari gara ikasten orain”. 

Kuantikaren misterioa ulertzeko gakoak hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Udaleko Kultura sailaren mende dagoen Bidebarrietako Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren parte da. Sarrera doan izango da, eserlekuak bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, KulturguneaTB kanalaren bidez. 

Hizlaria 

Aitor Bergara Jauregui Fisika Kuantikoko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ikertzaile elkartua Donostia International Physics Centerren (DIPC) eta CSIC-EHUko Materialen Fisikako Zentroan (CFM).

Era berean, EHU Quantum Center zuzentzen du. Bertan, ekimen ugari garatzen dira teknologia kuantikoen ikerketan, prestakuntzan eta ezagutzaren transferentzian. 130 ikerketa-artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan, 13 doktore-tesi zuzendu ditu eta mintegi eta hitzaldi ugari eman ditu biltzar zientifikoetan eta unibertsitateetan. 

category
Tipo
evento
style
Categoría
Conferencia
location_city
Municipio
Bilbao
event
Inicio
21/01/2026
event_busy
Fin
21/01/2026
schedule
Horario
19:00-20:00
euro
Precio
Gratis
store
Lugar
Bidebarrieta Kulturgunea

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.